Zure Bloga kudeatu

Sortu zure Bloga orain!

Sasi guztien gainetik, hodei guztien azpitik

10/04/2008 GMT 1

GOVERNORS 2008-IV-05 Plateruena

narrartean @ 08:15

Pasa den larunbatean,apirilaren 5ean, Durangoko Plateruena Antzokian izan ginen. Governors, J. Odolaren talde berria ikustera joan ginen. Ez zen ez, ikusten genuen lehen aldia, baina baliteke ikusi ditugun kontzertu guztien artetan hoberena izatea.
Ez ondo pasa genuelako soilik, beste askotan ere ederto pasa izan dugu eta! zuzenekoa potentea izan zelako baizik.
Piroteknia erabili zuten, Yago igo zen taula gainera eta besteak beste Ekon talde arrasatearraren abesti bat jo zuten elkarrekin. Betiko taldea ere, oso ondo: BeƱat tope makarra; Aitor bere gitarrarekin lehen ilarako neskak txunditzen; Heloy bateria ostean bere zigarro eta betiko pose "paso de todo" gogorrarekin; eta Juan, beti bezala, kontzertua azkena izango balitz bezala, erraiak husten!
Aipatzekoa ere, Plateruenako teknikoaren lana. Lagunartean ere bat etorri ginen gai honekin. Sekula baino hobeto entzun genuen. Soinua ikaragarri ona!! Eta nola ez, Fati, guztia ondo irten zedin, dena kontrolatzen.
Kanpazar jeisten ari ginela, audi bat gurekin "pikatu" eta gu bidetik ateratzen saiatu ez balitz, gau borobila zatekeen, larunbat gauekoa!! SHAKTALE!!

09/04/2008 GMT 1

GOVERNORS Galdutako laztanak

narrartean @ 10:11

Aupa!

narrartean @ 10:09

Ez naiz hitz egiten oso trebea, ezta idazten ere. Baina nire gustuko gauzak hemen zintzilikatuko ditut hemendik aurrera....
Ongi etorri denoi!

Artxiboa | Sortu zure Bloga orain!